Udalak kontuan hartu nahi zaitu guztiok nahi dugun udalerria eraikitzen jarraitzeko. Hori dela eta, aurrekontu parte-hartzaileen prozesua abian jarri da. Bertan, herritarrek udal-aurrekontuaren zati bat zertan inbertitu proposatu eta erabaki ahal izango dute.
Orain zure txanda da erabakitzeko! Jasotako ekarpenak berrikusi eta ebaluatu ondoren, bost proposamen igaro dira Elorrioko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko bozketa fasera. 16 urte edo gehiago badituzu eta udalerrian erroldatuta bazaude, aukeratu babestu nahi duzun proposamena. Behin bakarrik bozkatu dezakezu, urriaren 5etik 16ra. Gogoratu zure NANa sartu behar duzula bozkatzeko orrian, zure botoa baliozkoa izan dadin. Zure botoa garrantzitsua da!